’PODEMOS’’ ALDERDI POLITIKOAREN ERREFORMA EKONOMIKOAK

’PODEMOS’’ ALDERDI POLITIKOAREN ERREFORMA EKONOMIKOAK
 Monedero asegura que se plantean crear una tasa a las entidades bancarias
 Evalúan la posibilidad de una “rebaja importante” del IVA
 Podemos debate prohibir operar a los bancos implicados en blanqueo

La polémica sobre el contenido del programa económico de Podemos ha vuelto a saltar este lunes a la palestra después de que su responsable, Juan Carlos Monedero, asegurase que la formación está debatiendo aún la posibilidad de retirar a los bancos que resulten implicados en casos de blanqueo la autorización necesaria para poder operar.
Así lo ha asegurado Monedero en una entrevista concedida a la Cadena SER, en la que afirma que la polémica propuesta “es objeto de debate y podría ser sometida a votación en abril”.
La formación también evalúa la posibilidad de crear una tasa (no un impuesto) a los bancos, con la que se podrían recaudar hasta 5.000 millones de euros.
Estas medidas son parte de un plan de reformas fiscales y económicas que incluiría un vuelco en el sistema impositivo que se puede resumir en menos IVA y más Impuesto de Sociedades. La bajada del Impuesto sobre el Valor Añadido se compensaría con una subida impositiva a las grandes empresas, y aunque ambas medidas no están cuantificadas, podrían afectar a un total de 13.000 millones de euros.
Aurreko arikulu honetan, PODEMOS alderdi politikoak bere programan biltzen dituen erreforma ekonomikoetariko batzuk ageri dira. Monederok dioenez, PODEMOS-en nahia BEZ-a jaistea eta Sozietakeekiko zergak igotzea da, entitate finantzieroei tasa berri bat ezartzeaz gain. Jakina den moduan PP eta PSOE hainbat urte luzez egon dira Espainiako gobernuan, baina orain PODEMOS alderdiaren sorrerak, eragin handia izan du jendearen usteetan, azken urteotako gobernaldiaren erruz. Indar eta botere handia bereganatu du denbora gutxian. Eztabaidari dagokionez, zein da zuen ikuspuntua? Betikoak gobernatzen jarraitzea? Edo gobernua goitik behera aldatzea?

Mikel Atxa

5 pensamientos en “’PODEMOS’’ ALDERDI POLITIKOAREN ERREFORMA EKONOMIKOAK

  1. Lehenik eta behin esan nahiko genuke Podemosek planteatzen dituen erreformen alde gaudela. Izan ere alderdi politiko hau herritik eta herriarentzat sortu den alderdia baita; ondorioz beti sahiatuko da herritarren gehiengoaren interesak babesten.

    Bankuei tasak jartzea teorian ondo legoke hauek izan baitira; besteak beste, krisia eragin dutenak. Hala ere, ez da batere erraza izango hau praktikan jartzea, izan ere botere handia bait daukate sisteman. Politikariak oposizioan daudenean promesa eta erreforma ugari planteatzen dituzte, baina beraiek ere jakitun dira gobernura iritsitakoan ez dela bate samurra hori betetzea.

    IVA-ren jaitsiera beharrezkoa iruditzen zaigu, altuegia baita alor batzuetan. Gainera kontuan hartu behar da krisi garaian honelako zergak ordaintzea erosketa bakoitzeko ez dela parte onekoa, familia batzuk gaizki pasatzen ari bait dira. Beraz, gure ustez ondo legoke IVA jaitsi eta Sozietateen Gaineko zerga igotzea. Hala ere, zerbait gehiago egin beharko litzateke enpresa handiak Espainiatik irten ez daitezen; honelako neurriak ez baitituzte gustoko enpresak eta denok dakigu garai honetan enpresa handiak eroso ez badaude herrialde batean, herrialdez aldatzeko ez dutela arazorik.

  2. Lehenik eta behin, ados gaude Podemos bezalako partidu berrien sorrerarekin. Gure ustez gobernua goitik behera aldatu beharra dago, izan ere PPk, PSOEk eta partidu tradizionalak, herritarren konfiantza galdu dute.

    Gure ustez Podemos bultzatu nahi dituen erreformak aproposak dira eta ados gaude BEZ-a jaistearekin. Bestalde espero dugu, Podemos gobernura ailegatzea lortzen baldin badu, proposatu duen guztia betetzea. Normalean partidu politikoek promesa asko egiten dituzte eta boterea lortzen dutenean ez dute esandakoa betetzen.

  3. Lehenik eta behin esan nahi genuke PODEMOSek politikan izan duen sarrera indartsuak onura handiak ekar ditzazkiokela gaur egungo egoera politikoari, jada urte asko dira agintea eskuz aldatu gabe eta alderdi berri honek boterea lortuko ez balu ere, iragartzen zaizkion botoek emango dioten pisuarekin bi alderdi nagusiei beraien jarreara aldatzera behartu ditzake.

    Aurrera eraman nahi dituzten neurri hauen inguruan orokorrean positiboak iruditzen zaizkigu, bankuei tasak eta zigorrak ezartzea zilegia dela deritzogu hauek beraien jardueran duten jarreragatik. Bidezkoak ez diren kondizioak ezartzeaz gain ez diote beraien bezeroen egoerari erreparorik eginten, ahalik eta diru gehien lortzea da hauen enpresa politika bakarra. Bestalde, BEZ-a jaistearen kontra dagoen norbait aurkitzea zaila dela deritzogu, analizatu beharrekoa da herrialdearen egoera ekonomikoak hau aurrera eramatea ahalbidetzen duen ala ez.

    Azkenik gure iritziz arazoa ez da neurri hauek ezartzea posible den edo ez ikustea, baizik eta ea EBk neurri hauek aplikatzen utziko liokeen. Zaila iruditzen zaigu bankuei kalte egingo liekeen neurri hauek Europatik begi onez ikustea azken urte hauentan izandako jarreraren ondoren.

  4. Hauteskundeen ondorioz, ikusi dezakegu Podemosek indar handia lortu duela Estatu mailan. Hainbat hiri garrantzitsuetan irabazi egin du, Madrid eta Bartzelonan adibidez. Honek esan nahi du herritarrak aldaketa bat nahi zutela, naskatuta zeudela beti partidu politiko berdinak gobernatzearen aurrean.
    Horain ikusi beharko da hauteskundeen aurretik esandako guztia beteko duten edo ez. Podemosek lortu duen konfidantzako boto hau galtzea nahi ez badu, aurretik esandako guztia martxan jarri beharko dute.
    Ni erreforma ekonomiko hauen aldekoa naiz. BEZ-aren kasuan, alor batzuetan ezinbestekoa da jeistea eta Sozietateen Gaineko zerga igo egin beharko zen. Bigarrengo hau kontu handiz egin beharko dute enpresak atzerrira joan ez daitezen. Beraz, ikusiko dugu esandakoa betetzen duten eta nola egiten duten.

  5. Hasteko esan nahiko genuke gu Podemosen pentsatzeko moduarekin ados gaudela, gaur egun bizi garen gizarteak aldaketa batzuk behar baititu; horietako batzuk politikarekin edo politikariekin lotuta.
    Onerako edo txarrerako politikariek eskumen asko dituzte, eta beraien erabakien arabera herrialde baten egoera aldatu dezake, eta uste dugu Podemosek proposatutako ideiak ez direla txarrak. Adibidez, BEZa jaistearena eta hori sozietateen gaineko zergekin konpentsatzea ideia ona iruditzen zaigu, baina BEZ jaitsiko genuke ezinbesteko produktuena, esate baterako kulturako produktuek eta duten BEZa ez genuke jeitsiko.
    Beraz gu aldaketaren alde gaude eta gure ustez Podemos gai da aldaketa hau aurrera emateko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

WP-SpamFree by Pole Position Marketing