Herrilanak Vs. Beharrizanak

Orain dela astebeteko berria izan zen Vigoko alkateak, biribilgune batean jarri zuen itsasontziak izan zuen eztabaida:
Cientos de antidisturbios y policías locales escoltando un barco por la calle, de noche y con el vecindario en contra. Parece irreal, pero no lo es. El navío Bernardo Alfageme se encuentra ya en la rotonda de Coia después de dos meses de resistencia ciudadana y tras ser acompañado por fuerzas de seguridad desde la Autoridad Portuaria hasta el barrio vigués.
“¡El dinero en la rotonda y las familias sin comer!”, le volvieron a chillar también a los policías que dejaron en nada la resistencia pasiva del barrio.
Hubo intentos del vecindario, que llegó a unirse en una cadena para evitar el paso del barco aprovechando que este había chocado con el túnel en la entrada a la avenida Castelao.
“Ni en barcos, ni en policía; el dinero para las personas”, censura el colectivo vecinal.
La polémica del barco viene de lejos. La ciudadanía critica el elevado coste de la obra (de al menos 100.000 euros, como reconoce el gobierno local), que se sumaría a otros gastos generados por este barco, que desde que fue adquirido por el Ayuntamiento acumula un derroche de dinero público de casi un millón de euros. Recuerdan que en todo el ayuntamiento hay 32.000 personas desempleadas.
Zer deritzozue honelako diru kopuru handi bat modu honetan gastatzeari? Noren alde jarriko zinateke?
Jone Fernandez De Aranguiz, Alazne Gutierrez eta Miren Aranzabal.

9 pensamientos en “Herrilanak Vs. Beharrizanak

  1. Gure iritziz, gabezia asko dituen krisi gizarte honetan horrelako dirutza herria apaintzeko edo biribilgunea politago egiteko erabiltzea guztiz zentzugabea da. Izan ere, herritarrek esaten duten bezala milaka pertsona jateko gabe daude eta dirua horretara bideratu beharrean horrelako ekintzetara bideratzea lotsagarria dela uste dugu.
    Horregatik, guztiz ulergarria da herritarren indignazioa eta horren aurrean erantzun bat emateko beharra izatea.
    Hala ere, gure iritziz, hau gaur egun gure gizartean eta estatuan diruarekin egiten diren zentzugabekerietako bat besterik ez da eta tamalez, beste modu batean erabiliko balirateke dauden baliabideak gure egoera ez litzateke horren txarra izango.

  2. Gure iritziz, biribilgune hauek egitea ez dute zentzurik gauden krisi larrian egonda. Biribilgune hauek, gehienak garai oparoetan egin ziren, nahiz eta oraindikan batzuk eraikitzen jarraituz. Mota desberdineko biribilguneak egin dituzte jadanik, koheteak, hartzak, helikopteroak… eta orain itsasontziak. Ideiak bukatzen ari zaizkie!
    El Objetivo programan agertu zen notizi hau eta izugarrizko dirutzak gastatu zituztela biribilgunetan komentatu zuten. Hemen uzten dizuegu link-a bideoa ikusi nahi baduzue.
    Ondorioz, uste dugu diru asko aurreztu zitekeela biribilgune hauek egin beharrean, beste normalagoak eginez. Horrela krisiari laguntza handia emango genioke.

  3. Gure iritziz, lotsagarria da jakinda zer nolako langabezia dagoen, herritarron dirua horrelako “apaingarrietan” erabiltzea.
    Diru hori, beste egoera batzuetan erabili beharko litzateke herritarrei laguntzeko eta beraien iritzia kontutan hartuz.
    Bestalde, diru faltan daudenei beraien oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko erabili zitekeen eta ez soilik herria apaintzeko.
    Herria guztiona da, ez alkatearena soilik!

  4. Gure aburuz, lotsagarria da biribilgune baten diseinuan hainbeste diru gastatzea, jendeak oinarrizko beharrak ezin dituenean asetu. Gainera hau ez da adibide bakarra Espainian ere horrelako hainbat kasu aurki ditzakegu. Proiektu honetan erabilitako dirua gizarteari laguntzeko erabili beharko litzateke; eta oraindik eta arrazoi gehiagorekin, gaur egungo egoera ikusita.

    Ez da arritzekoa bertako biztanleek modu horretan jokatzea eta proiektu horren aurka egotea.

  5. Gure iritziz ez du zentzurik biribilgune bat egiteak, bertako jende gehiena kontra baitago eta biribilgune bat egin ordez beste zerbait egin dezaketelako, adib. egoera txarrean dauden pertsona eta familiei laguntzea.
    Hau dela eta bertako jendea gustora ez egotea ulertzen dugu, izan ere ez da inoren burutan kabitzen 32000 langabetu dituen udaletxe batean herria apaintzeko biribilgune bat egiten gastatzea.
    Amaitzeko, esan nahiko genuke Vigok duen arrantza ohitura handia dela eta horren historiarengatik egingo zutela biribilgune hau, baina krisi garai hauetan apaingarriak baino askoz ere garrantzitsuago dira pertsonak.

  6. Gure iritsiz, ez du sentsurik biribilgune bat eraikitzea krisi garai honetan. Lotsagarria da, diru hau bere herritarrei laguntzeko ez erabiltzea. Alkateak kontutan hartu behar du herritaren iritzia,adostasuna bilatu behar du eta ez berak egin nahi duena egin. Beraz, ulertzen dugu herritarrek hartutako jarrera eta haiekin ados gaude.

  7. Gure iritziz Vigon gertatu den istorio hau guztiz lotsagarria da hainbat gauzengatik. Lehenik eta behin gaur egungo krisi egoera batean horrelako dirutza gastatzea rotonda batean itsasontzi bat jartzen ez zaigu batere normala iruditzen. Gainera ikusirik gaur egun jendeak beste beharrizan batzuk dituela.

    Diru Publikoarekin egindako obra bat da eta lehen aipatu dugun moduan gaur egungo krisi egoera batean dirua horrela xahutzea ez da normala eta erabat ulertzen dugu bertako biztanleen haserrea.

    Azkenik esan kasu hau Espainiako politiko eskasen beste adibide bat dela, izan ere korrupzioz beteta dagoen giro politiko honekin ez baigoaz inora.

  8. Denok dakigun moduan, Espainia gogor astindu duen krisi bortitzak herrialdeko hainbat eta hainbat familia egoera larrian utzi ditu. Baina, langabezia egoeran aurkitzen diren pertsonen kopuruak gora egin duen arren, gobernuak dirua benetan beharrezkoak ez diren gauzetan xahutzen jarraitzen du.

    Horregatik, ez gaitu inola ere harritzen Vigoko biztanleriak hartutako jarrera, benetan kezkagarria baita gure egunerokoan horrelako egoerak ikusi behar izana. Aurrera egiteko arazoak dituen eta horrez gain zergak ordaindu behar dituen pertsona batek ez luke ulertuko gobernuak bere dirua horrelako gauzetan xahutzea.
    Baina, zoritxarrez, badirudi gaur egungo gizarteak horrela funtzionatzen duela, herritarrek beraien haserrea behin eta berriz erakutsi arren, gobernuak berea egiten jarraituko baitu…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

WP-SpamFree by Pole Position Marketing