Falciani Zerrenda

Guk aukeratu dugun albistea iruzur fiskalaren buruzkoa da, gaur egun denon ahotan dabilena:
La lista contiene miles de nombres de personas físicas y jurídicas residentes en más de doscientos países. Entre ellos figuran personajes de primer nivel del mundo empresarial, de la nobleza y del espectáculo. Pero también traficantes de droga, diamantes e incluso señores de la guerra cuyas ganancias estaban a buen recaudo gracias al secretismo bancario suizo. En total, acumulaban algo más de 102.000 millones de dólares.
Cuatro mil personas relacionadas con España están en la lista de clientes. Cuatro mil personas relacionadas con España están en la lista de clientes. Los saldos de quienes entre ellos tenían una cuenta bancaria sumaban 2.317 millones de dólares entre 2006 y 2007.

Más de la mitad son hombres, pero la profesión más común declarada ante el banco es la de “ama de casa”, un término que aparece con inusual frecuencia también en las listas de otros países y que se usa no sólo para describir pudientes mujeres casadas, sino también para empresarias, arquitectas o incluso princesas. Como atestiguan las anotaciones de los empleados del HSBC a las fichas bancarias, para contactar con Ginebra no hacía falta pasar Alpes y Pirineos. En los documentos quedan registrados los encuentros entre representantes de la entidad y sus clientes en ciudades españolas como Madrid o Barcelona.
Más de la mitad son hombres, pero la profesión más común declarada ante el banco es la de “ama de casa”, un término que aparece con inusual frecuencia también en las listas de otros países y que se usa no sólo para describir pudientes mujeres casadas, sino también para empresarias, arquitectas o incluso princesas. Como atestiguan las anotaciones de los empleados del HSBC a las fichas bancarias, para contactar con Ginebra no hacía falta pasar Alpes y Pirineos. En los documentos quedan registrados los encuentros entre representantes de la entidad y sus clientes en ciudades españolas como Madrid o Barcelona.
Zer diozue zuek iruzur fiskalari buruz? Ez al zaizue iruditzen jendearen pribatutasunean sartu direla?

Leire Aranguren, Oscar Macias eta Itsaso Astigarraga

8 thoughts on “Falciani Zerrenda

  1. Munduan dauden baliabideak urriak dira, baina guztion beharrak asetzeko adina ere, gaur egun ditugun aurrerapen eta garapenekin. Hala ere, batzuen zekenkeria eta gehiegikeriak ordaintzeko adina ez direla onartzeko eta ulertzeko gai izan behar gara, eta bakoitzak ingurukoengan daukan beharra.

    Zerrenda honek erakusten ditu zekenkeria eta arrotasun horren erakusle diren horien izen eta abizenak, eta lotsagabekeria hau aldatzeko balioko duela espero dut nik, azken finean, horrelako “gezurtiei” haien irudia besterik ez zaie axola. Gezurti deitzen diet, azken finean, haiek diotenez etxeko andre zirela lortu izan dituzte horrelako fortunak eta, seguraski, beraien kapritxo guztiak asetuta dituzten bitartean, inguruko injustizi eta behar ez-asetuei begiratu ere ez diete egiten.

    Nire iritzi pertsonala da zer edo zer baliotsua eta, gainera, behar ez duzun edozer soberan baduzu, besteekin konpartitzea dela hartu dezakezun erabakirik hoberena, suitzako kontu korronte izkutu batetan gordetzea, ordea zekenena.

  2. Artikulu hau irakurrita, argi dago iruzur fiskala gure ekonomiako oztopoa dela, izan ere, aipatutako pertsona edo, hobeto esanda, iruzurgile hauek Espainiako kargu altuetan jarraitzen baldin badute, gure ekonomiak, eta ezta gizarteak ere, ez du aurrera egingo.
    Zoritxarrez, geroz eta iruzurgile gehiago dago herrialde honen kargu, eta Gobernuak bere jarrera aldatzen ez baldin badu, honek ez du aurrera egingo.
    Gainera, herrialdearen egoera ekonomikoa oso txarra den bitartean, eta milaka pertsonek jateko eta bizitzeko nahikoa diru ez duen herrialde honetan, badirudi, beste batzuek dirua badutela beraien “kapritxoak” erosteko, edo dirua paradisu fiskaletara eramateko.
    Horretaz gaien, testuan aipatzen da, hau herrialde ezberdinetan gertatzen dela, baina gu Espainian zentzatuz, herrialdeko zuzenbideak, ez diete zigor gogorrik jartzen, eta gainera askok ez dituzte beraien karguak uzten, baizik eta ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen dute aurrera.
    Bukatzeko aipatu nahi dugu, gure ustez hau ez dela hemen bukatuko, asko duenak beti gehiago izan nahi duelako eta ez delako ezerekin konformatzen. Horregatik uste dugu oso garrantzitsua dela, zuzenbideak guzti hau kontrolatzea, eta gehiago ez errepikatzeko zigor gogorrak jartzea.

  3. Iruzur fiskala jada egun pil-pilean dagoen gaia da, bai Espainian zein Europako beste herrialde askotan ere artikulu honek erakusten duen moduen.

    Honez gero ez dugu hitzik tranpa eta iruzurrez betetako estatu honen alde egiteko, egunetik egunera izen berriak agertzen baitira horrelako lege hausteetan murgildutako pertsonenak, eta nola ez gehienak lan postu on batekoak eta klase maila altukoak direnak. Gainera ekintza hauen aurka ez dira nahikoa neurri hartzen gure ustez, hauek gordetako diru guztiaz gain beste asko ordaindu beharko lukete herrialde honetan egin duten zuloa konpondu ahal izateko.

    Erantzukizunarekiko aldiz, gure gurasoek maiz esaten duten bezala “ a lo hecho pecho” eta orain ezin lotsatu egin dutenagatik, eta ezin izango dituzte beraien izenak ezkutuan mantendu, merezita baitute egin dutenaren truke beraien izenak publiko izatea.

  4. Iruzur fiskala denen ahotan dabilen gaia da gaur egun, gero eta gehiago ari dira azaleratzen nahiz eta seguruenik gehiago egon. Askok aspalditik zuten onen berri baina krisiaren ondorioz hasi dira horrelakoak agertzen.

    Iruzur fiskala egin dutenak ordea ez dira behar bezala epaitu, ogasunari tokatzen zaiona eman diote baina ez dute aparteko zigorrik ordaindu. Zerrenda Falciani honetan pertsona ospetsu asko daude, diru asko dutenak, eta gainera hau egin dute oraindik eta diru gehiago edukitzea nahi dutelako. Hainbat pertsona pobrezi egoeran dauden bitartean

  5. Lehenik eta behin esan beharra dago herri bateko ekonomian asko influitzen duela bertako herritarrek herrialde bertan zergak ordaintzea, hain zuzen ere, ordaintzen ez dutenek kaltea egiten diete herrialde bateko ekonomiari beraien probetxurako.
    Datu hauek ere lehenagotik jakinda zeudela uste dugu, baina agintzen dutenei orain ateratzea komeni zaiola pentsatzen dugu, orain krisi batean murgilduta gaudenez.
    Hemen ikusten da pertsona askorentzako mundu honetako gauzarik preziatuena dirua dela, nahiz eta asko eduki oraindik eta gehiago edukitzen saiatzen baitira honelako iruzurrak eginez.
    Amaitzeko esan nahiko genuke Suitzako bankuen isiltasuna lotsagarria dela, haiek ere onurak izan baitituzte iruzurra egiten duten pertsonei esker, eta hori dela eta informazioa erreztu behar zutela uste dugu.

  6. Iruzur fiskalen arazoa geroz eta komunagoa egiten ari da azken urte hauetan. Oso arazo larria dela esan genezake gure herrialdeko goi karguak dituzten pertsonak azaltzen baitira kasu hauetan sartuta. Herrialde batentzat, horrelako kasuak kalte ikaragarria ekartzen dute bertan zergak ez ordainduta diru kantitate ikaragarria galtzen baitute.

    Hau guztia horrela izanik, logikoena eta herritar normalen kasuan egingo zena eta ez kasu hauetan egiten dena, inbolukratutakoak “dirudunak” eta “aberatsak” izaten baitira normalean, gogor epaitzea izango litzateke, baina ikus genezakeen moduan, Espainian adibidez oso bigunak direla kasu hauekin esan genezake. Diru kantitate ikaragarria galdu da Espainian iruzur fiskalen erruz eta oraindik ere hain bigun epaitzea lotsagarria dela uste dugu.

    Amaitzeko, komentatu gure ustez kasu hauek behar den gogortasunarekin epaitu beharko liratekela eta ez pertsona bakoitzaren estatusa kontuan hartuta gaur egun Espainian egiten den bezela.

  7. Iruzur fiskala, hainbat eta hainbat herritarren ahoan dagoen gaia da gaur egun, izan ere, Espainian ugariak izan dira ustelkeria kasuak politiko eta enpresarien artean azken urte hauetan. Jakina den moduan politiko eta enpresari hauek diru publikoaren kantitate handiak erabili dituzte beraien luxu eta gastu pertsonal asko asetzeko asmotan, herritarren egoeraz ezer gutxi arduratu gabe. Gure ustez, horrelako egoerak onartezinak dira boterea beraien eskuetan dutenen aldetik eta oso gogor zigortu beharko liratekeela pentsatzen dugu.

    Horrez gain, Espainia, mundu osora zabaldu den krisi ekonomiko gogorrean erabat barneratuta dagoela esan beharra daukagu, gertakari honek arazoaren garrantzia areagotzen duelarik. Espainiako hainbat eta hainbat familia egoera larrian aurkitzen dira egunerokotasunean bizirauteko nahikoa baliabide ez dituztelarik. Hori dela eta, onartezina deritzogu gizartearen eredu izan beharko lukeen jendeak denona den diruarekin egiten duenari.

  8. Iruzur fiskala zergadun batzuek errenta edo aberastasunagatik administrazioari, hau da Foru Aldundiari eta Udalari, ordaindu beharreko zergak ez ordaintzearen ondorioa da. Iruzur fiskalak modu desberdinak hartzen ditu bere baitan:
    -Zerga ihesa: diru sarrerak ezkutatzea (norbere lurraldean edota kanpoko lurraldeetan, “Paradisu Fiskaletan”) edo ondare gehikuntzak ez aitortzea.
    Ezkutuko ekonomia: Ogasunaren zirkuitu fiskaletan sartzen ez den jarduera ekonomikoa.
    -Zerga kenkari faltsuak, fakturak edo antzekoak faltsutzea.
    -…

    Paradisu fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zergen murrizketak izaten dira.

    Gainera, iruzur fiskalaren ondorioek politika publikoei eragiten diete eta ondasunak birbanatzeko politika oztopatu. Hala, gogoan izan behar dugu iruzurrak Erakundeek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak emateko ahalmena murrizten duela (hezkuntza, gizarte laguntzak, osasungintza, bekak, babes ofizialeko etxebizitzak…). Beraz, iruzur fiskalak gizartearentzat eragin negatiboa du eta bereziki baliabide ekonomiko gutxien duten herritarrengan!

    Iruzur fiskala egitea zigortua dago eta egindako iruzurraren mailaren arabera zigorrak ondorengoak dira:
    -120.000€tik gorakoak delitu fiskal moduan ulertzen dira; hortik beherakoak arau-hausteak dira.
    -Delitu fiskala egiteagatik urte bat eta bosten arteko kartzela zigorra dago, eta isuna egindako iruzurraren kopurua baino 6 aldiz handiagoa izan daiteke.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing