Egoera ekonomikoaren inguruan hausnartzen

Espainian ekonomiaren egoerak datozen urteetan nabarmen egingo duela hobera diote batzuek:

“Mejora económica, reformas estructurales y bajada de impuestos. Con este mensaje el presidente del Gobierno, Mariano Rajoy, ha vuelto hoy (01/02/2015) a Barcelona, donde se ha reunido con un grupo de jóvenes empresarios y, posteriormente, ha clausurado un foro abierto del PP dedicado a la creación de empleo en el que ha augurado un 2015 “muy bueno” para la economía de los españoles. Unos aires de mejora, Rajoy ha hablado de un “nuevo círculo virtuoso de crecimiento.

El presidente del Gobierno, Mariano Rajoy, ha destacado que el crecimiento “ha venido para quedarse” y que la recuperación económica es “firme y cada vez más intensa”, por lo que el Ejecutivo perseverará en las reformas estructurales y pisará el “acelerador” para tener más actividad económica y más empleo”.

Hala ere, datuek pobrezian oinarritutako errealitate bat nagusitzen dela baieztatzen dute:
“En cambio, en España hay cerca de 13 millones de personas en riesgo de pobreza o exclusión social, concretamente 12.866.431 personas. Son prácticamente uno de cada tres ciudadanos (el 27,3% de la población). Los datos corresponden a 2013 y los ha presentado este martes la Red Europea de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social, que ha hecho público un informe sobre la evolución de la vulnerabilidad social, a partir de datos oficiales (fundamentalmente el INE). De ellos, hay 9,6 millones de pobres y 2,8 millones de personas con una severa falta de recursos.
El índice de riesgo de pobreza y/o exclusión social (la conocida como tasa Arope, por sus siglas en inglés at risk of poverty and/or exclusion) es un indicador europeo que se ha convertido en el valor de referencia para medir la población en desamparo en una sociedad.”
Gainera, 2015eko urtarrilean langabeziak gora egin du:
“El paro registrado subió en enero en 77.980 personas y la afiliación bajó en 199.902. Con estos datos, el número total de desempleados registrados se sitúa en 4.525.691 personas y son 16.575.312 los cotizantes a la Seguridad Social”

Kontraesan garrantzitsuak nabarmendu ditzakegu artikulu hauek irakurrita. Zer uste duzue honen inguruan?

Alazne Jauregi, Maider Urrutia eta Miren Heriz (EAZG-2)

5 thoughts on “Egoera ekonomikoaren inguruan hausnartzen

  1. Egia da momentu puntual batzuetan, esaterako gabonetan bezala, langabezia gutxitu egin dela. Baina dakigun bezala kontratu hauek epe laburrekoak eta lan baldintza txarrak dituzte, askotan gainera soldata baxuak. Horrelako gauzak esaten dituzte datuak hobetzen diren bakoitzean, baina errealitatea beste bat da. Populazioaren %27,3a pobrezia egoeran bizi da, beraz gauzak ez doaz beraiek esaten duten bezain ondo.

  2. Artikulu honek dioen bezala argi ikusten da Mariano Rajoik esandako hitzek ez dutela sinezgarritasunik datuekin alderatuta, egoera beltza bapatean zuri izatea nahi du, biztanleen artean esperantzak sortuz eta hauteskundeak direla medio botoak lortuz. Hala ere datuek egoera larrian gaudela adierazten digute eta aldaketak egin diren arren ez direla nahikoa izan.

    Azken finean irabazten irteten direnak betikoak dira eta gure gizarte klaseak geroz eta gehiago ari dira nabarmentzen, aberatsak aberatsago eta pobreak geroz eta pobreago.

    Guztion ekintzak beharrezkoak dira egoera honetatiki irteteko!

  3. Esan daiteke Mariano Rajoy-k momentu ona aprobetxatu duela hobekuntza azpimarratzeko. Hala ere, ugariak izan dira egin dituen promesak, eta denbora luze honetan zehar gehiengoak ez direla bete ikusi dugu. Dirudunen interesak bultzatu dira gobernaldi honetan zehar, bizitzan aurrera egiteko lan egiten dutenenak alde batera utziz. Lan eskubideak eta eskubide sozialak baztertu egin dira neurri haundi batean, eta esan daiteke errekuperazioa ez dela berak esaten duen bezain argi antzematen. Azken finean, pobrezia arriskuan dauden pertsonak askoz ere gehiago dira duela urte batzuk baino, etxea berotzeko arazoak dituztenak, oporretan joateko aukerarik ez dutenak…

    Guzti honekin, ondorioztatu dezakegu aldaketak askoz ere nabarmenagoak izan beharko liratekela benetan errekuperazioan gaudela sinistu ahal izateko.

  4. Mariano Rajoy-k normalean datuak makilatzen ditu bere onerako. Pentsatzen du, herritarrek ez garela ezertaz enteratzen. Hau esatean bilatzen duena botoak dira. Baina errealitatea beste bat da. Oraindik asko falta da krisialditik irteteko. Oraindik %27,3ko langabeziarekin bizi gara, beraz egoera ez da Rajoy-k adierazten duen bezalakoa.

  5. Esan beharra dago egoera ekonomikoa pixka bat hobeto dela krisia hasi zenetik gaur egunera arte. Hala ere Rajoik ematen dituen datuak datu “tranpak” dira izan ere Espainian gaur egun gero eta pobre gehiago dago. Beste aldetik kontratu motak oso motzak egiten dituzte eta horregatik da langabezia txikiagoa, baina pertsona horiek agian berriro 2 hilabetera kalean daude.

    Azkenik esan Espainiako ekonomiak birmoldatu egin behar duela eta beste azpiegitura batzuk bilatu izan ere kostrukzioarekin jai baitago. Bestetik esan iparraldeko ekonomietan oinarritu behar lukeela espainiak, horrela ez baigenuen ia langabeziarik edukiko eta ez Rajoik esaten duen moduan langabezia txikia.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing