One thought on “Erregea eta Lagarde

  1. Azken asteetan asko entzun da Espainiako ekonomiak goranzko bidea hartu duela eta bizi dugun krisitik ateratzeko pauso irmoak ematen ari dela Espainiar estatua. Hala ulertu nion, behintzat, Mariano Rajoy-ri aurreko astean kongresuan esandako hitzetan.
    Erreforma laboralak ezartzen dituen baldintzek, prekarietateak eta herritarren gehiengoaren bizi-baldintzek ez didate, ordea, diskurtso hori sinisten uzten.
    Erreforma horren aldeko apustu garbia egin zuten aurrekoan Guggenheim-en bildu zirenek. Lagardek Espainia ildo horretatik jarraitzera animatu zuen, baldintza sakonagoak ezarri behar baziren ere. Azken finean, esango nuke Bilbon egindako bilkura honek ondorio hori atera zuela: “Segi horrela. Krisitik aterako gara”.
    Artikuluak dioen bezala, enpresa “handi” batzuetako zenbait ordezkarik hartu zuen parte bilkuran. Inditex, BBVA, Iberdrola…Suposatzen dut hauek baikor aterako zirela museotik. Izan ere, modelo sozio-ekonomiko honetan enpresa handiek etekinak ateratzen jarraitzen dute (garai onetan eta ez hain onetan). Herrialdearen zorpetzeak, berriz, ikaragarria izaten jarraituko du.
    Espainiako erregeak eta FMI-ko zuzendariak 40 minututan hitz egin zutena ildo beretik joango zela pentsatzen dut. Baina ez dut uste hauen arteko bilerak Espainiako modelo sozio-ekonomikoak izan beharko lituzkeen benetako aldaketak adostuko zituztenik. Ez dut uste langabeziari irtenbide bat emateko bildu zirenik, ezta Espainiako sistema politikoak duen ustelkerian pentsatu zutenik ere. Eliteak bildu ziren, eliteek agintzen duten gizarte batean.
    Honen bitartean, kalean, bilkura honen helburuekin bat ez zetorren jende askok bere haserrea azaleratu zuen Bilboko kaleetan. Istiluak egon ziren eta tentsio uneak bizi ziren egun osoan zehar. Tamalez, erakusleiho apurtu batek gizartearengan pertsonen eskubideen urraketak baino eragin handiagoa duela dirudi. Egia, ordea, ezin da ezkutatu.
    Leloak zioen bezala, Troika go home.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing