Krisia

Kaixo,

eleconomista.es webgunetik honako albiste hau aukeratu dut, egungo egoeraren isla izan daitekeelakoan eta laburra denez erraz irakurtzeko modukoa delako. Ea zer iruditzen zaizun:
Besterik gabe,
Ane Iriondo, Gade 2, Oñati

11 pensamientos en “Krisia

  1. Garai hauetan harrigarria da horrelako berriak izatea, txarrak badira ere badaude okerragoak eta. Nire iritziz enpresa hau ez istea erabaki ona dela uste dut, zeren honen itxierak ez dio bertako langileei bakarrik eragiten, baizik eta inguruko beste hainbat enpresei ere. Hala ere, kaleratuak izango diren pertsonak asko dira, 745 hain zuzen ere eta horrek familia askori eragiten die zuzen zuzenean lehen gutxi baziren…
    Egoera hau penagarria da, espero denon laguntzaz ez oso berandu aldatzea.

    Artikulua oso interesgarria, honen inguruan zerbait entzunda banuen baina ez nekien zehatz zer gertatzen zen eta!

  2. Me parece que Panrico debería de adaptarse a las necesidades de los consumidores actuales. No me parece nada descomún que la gente opte por un mismo producto de otra marca o incluso blanca, ya que la necesidad cumplen igualmente. Por lo cuál, considero que si dicha empresa quiere seguir en el mercado, debe de buscar otro enfoque en el mercado para que le vaya mejor. Ya que reduciendo salarios y echando a la gente no se busca la solución, ya que el problema no es ese.

  3. Nire ustez Panrico-k kontsumitzaileen behar edo eskaera berrietara egokitu beharko luke lagileak kaleratuta kostuak murriztu beharrean. Jende askok marka batetik agian produktu bakarra erosi dezake besteak ez direlako horren erakargarriak, baina gainera gustatzen zaion produktu hori marka txuri batean erosi badezake merkeago, merkeagoa dena erosiko du egungo egoerak gerrikoa estutzera behartzen baitu jendea. Beraz, Panrico-k beste ikuspegi bat bilatu behar dio bere egoerari, eta ez langileak kaleratu besterik gabe.

  4. Desde mi punto de vista, Panrico debería de buscar otra solución, como intentar adaptarse a los gustos de los consumidores, podrían estudiar eso, y de esa manera poder destacar en algo diferente para su producto para que los consumidores no encuentren la misma calidad del producto pero más barato, es obvio que se van a decantar por el barato. Pero deberían de buscar una solución, si no es esa, alguna otra, ya que suponiendo que el objetivo de la empresa es que se reviva por decirlo de alguna manera, creo que de la manera que lo están intentando solucionar, es decir, despidiendo a tanta gente, creo que no sería la solución correcta y como he dicho antes, deberían de mirarlo desde diferentes puntos de vista y estudiar esa situación para poder cambiarlo.

  5. Espainiako egoerari begira, geroz eta gehiago dira egoera zail eta txarrean aurkitzen diren enpresak, eta Panrico, egoera antzeko batean dagoela esan daiteke.
    Poliki poliki geroz eta langile gehiago dira, eta izango dira, kaleratuak. Hala ere, enpresak aurrera egitea da helburua, eta egia da hori lortzeko, gauden egoeran gaudela, neurriak hartu behar direla.
    Gauzak horrela, etorkizuna ezin daiteke definitu, beraz, erabakiak hartzerako orduan hainbat dira kontutan hartu beharreko puntuak.
    Hau esanda, ibilbide luze bat dugu aurretik, helburua zulo beltz honetatik ateratzea delarik.

  6. Gaur egungo egoera dela eta jendeak marka zuriko produktuak geroz eta gehiago erosten ditu eta hori dela eta enpresa hauek beraien produktuen prezioa jeitsi ezean beraien irabaiak ere behera egingo dute eta horrek empresaren egoera kaltetu dezake. Panrico enpresaren kasuan beraien egoerari alden eta irtenbiderik egokiena aurkitzen ahalegindu direla uste dut nahiz eta ahalegin horretan zenbait jendek ondorio txarrak jasan, baina enpresa honen itxierak pertsona gehiagoren kaleratzea eta inguruko enpresa txiak ere kaltetuak izatea ekarriko luke.

    Oso artikulu interesgarria iruditu zait , izan ere, ez neukan honen berririk.

  7. Egunak joan egunak etorri, denon ahoetan jarraitzen dute ditxosozko kaleratzeek. Pan Ricoren kasuan, uste dut, gaur egun gauden egoerara egokitu beharra duela, hau da, beste bide bat ireki behar duela. Kaleratzearena ez zait ongi iruditzen, familia asko kaltetuak izango baitira baina hori egin ezean zer egin daiteke? Uste dut hobe dela hasieratik neurriak hartzea gero berandu izatea baino, bestela ondorio txarragoak egon ahal baitira, enpresa ixtea adibidez. Hori gertatu ezkero 745 lagun baino gehiago izango lirateke kaltetuak, horrek beste zenbait enpresei ere eragiten baitie.

  8. Momentu honetan, Espainiako enpleguaren egoera ez da batere ona, eta Panrico enpresa honetako langileak krisiaren beste biktima batzuk dira, beste asko bezala.

    Egia da, langile batzuk kaleratuak izango direla, eta horrek familia askori eragingo die, ez baita erraza langabezian geratzea, gure gizartean diruak duen balioarekin. Baina, alderdi positibia begiratzen badugu, Panrico enpresak aurrera jarraitzea du helburu, eta horretarako, momentu honetan, kontsumitzaileek dituzten beharrak aztertu behar dituzte, planteamendu berri bat eginez.
    Horretaz gain, lanean jarraituko duten langileei soldata jaitsiko zaie, baina garrantzitsuena beraien lanpostuek aurrera jarraituko dutela izango da.

    Garai hauek ez dira errazak inorentzat, baina hemendik urte batzuetara, guzti hau pasatzen denean, Panrico-k zein beste enpresa askok, beraien produktibitatea errekuperatuko ahal izango dute, langile gehiago kontratatuz.

  9. No me parece bien, que porque la empresa tenga problemas tenga que bajar los salarios a los trabajadores, deberían recortar en otras cuestiones como en el sueldo de los jefes que puede que sea elevado o en reducir el coste de sus bollos, porque es probable que le den más valor del que tienen.
    Aunque como sabemos, hoy en día con la crisis las empresas intentan salvarse bajando los sueldos a los trabajadores, esto me parece muy injusto porque como bien he dicho antes seguramente haya otras cuestiones que recortar y no precisamente los sueldos de los trabajadores, puesto que estos no tienen la culpa de la situación de la empresa, es decir, la empresa debería hacer frente a deudas y no mediante los salarios de los trabajadores.

  10. Gaur egun kapitalismoak bizi duen krisiarekin, bere produktuak marka txuriko antzeko produktuak baino %60 garestiago saltzen dituen enpresa batek jai du etorkizunean. Bai behintzat, “Panrico” bezalako enpresa bat mugitzen den merkatuan.
    Baina bi dira arazo nagusiak. Lehenengoa, enpresaren estrategia. Marketing plan berria zehaztu beharko du enpresak egoerari aurre egiteko. Hori prezioak jeistearekin hasiko litzateke, bezeroek produktu merkeagoak erosten baitituzte.
    Bigarren arazoak, nire iritziz, ez du ez produkzio prozesu ez eta enpresaren estrategiarekin zerikusirik. Kasu honetan sindikatuek sinatutako hitzarmenarekin baizik. Benetan uste baldin bada langileak ez duela enpresak bizi duen egoera txarraren errurik, zergatik ez aurre egin arazo horri errotik?
    745 langile kalera? Langileen soldatak jeistea? Hori da UGT eta CCOO-k enpresaren zuzendaritzarekin batera planteatzen duten irtenbidea? Kooperazioa da landu behar dena.
    Langile, autonomo, familia…pertsona askori buruz ari gara azken finean.
    Langileen interesen defentsa da sindikalismoaren funtsa, eta nik erabaki hortan ez dut ez sindikalismorik ezta langileen interesen inungo defentsarik ikusten.
    Aurreko iritzian “deberían recortar en otras cuestiones como en el sueldo de los jefes” irakurri dut. Beste hasiera bat izan daiteke.

    Agur bat

  11. Gaur egun gehiago dira horrelako egoerak jasaten ari diren pertsonak, eta horrekin lotuta, hauen familiak. Ez gara ohartzen gertatzen ari denaz ez digulako guri zuzenean eragiten. Baina ingurukoren batek horrelako egoera bat jasaten duen orduan kezkatzen gara eta benetan duen garrantziaz ohartzen gara.
    Ehunaka langileren kaleraketak familia asko arazo ekonomikoetan murgiltzea dakar, eta herri konkretu batean gertatzen bada, inguruetan egoera gogorrak bizi dira.
    Zerbait egin beharra dago horrelako kasuak geroz eta ugariagoak direlako eta hori onartezina iruditzen zait.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

WP-SpamFree by Pole Position Marketing