Pentsioak kobratzeko arazoak

Dakizuenez, geroz eta baldintza gogorragoak jartzen ari dituzte pentsioa kobratzeko. Denok dakigun bezala, jende gutxiago jaiotzen ari da eta gainera, jubilatu gehiago dago. Honetaz aparte, espero da gizakiaren bizitza-esperantza gehiago irautea, beraz, hurrengo urteetan zehar estimatu da gende gazte gutxiago eta askoz ere jubilatu gehiago egotea.

Honako estimazio hauek ez dira batere egokiak gure gizarterako, gaur egungo egoera kezkatzekoa da. Kontutan eduki behar dugu, gure bizi maila geroz eta okerragoa izan daitekeela, zeren pentsioa osoa kobratzeko geroz eta zailtasun handiagoak edukiko ditugu. Gaur egun, jubilazioa 67 urterekin lortzen da, baina egoera txarrera egiten badu, noiz izango da posible jubilatzea?

Beste aldetik, Mariano Rajoy-k pentsioen erreforma berri bat aurkeztu egingo du ekaina ailegatu baino lehen. Kontutan hartzen
badugu Zapaterok Urtarrilean pentsioen erreforma bat aprobatu zuela, esan daiteke oso denbora gutxi daramagula azken honekin eta dagoeneko, beste bat egitea pentsatzen ari da.

Igande honetako Salvados-eko programari esker, sektore honen inguruan gehiago jakiteko aukera izan dugu, Jordi Evolek eta
Antonio Brettscheiderrek mantendutako elkarrizketa oso interesgarriaren bidez. Hemen uzten dizuegu honako bideo hau pentsioa kobratzeko arazoaren inguruan hausnartu dezazuen:

EGILEAK

Oñatiko Gade 2-ko ikasleak: Miren Mujika, Joanes Legarda-Ereño, Maialen Telleria, Iñigo Lekunberri eta Nagore Alzelai.

9 thoughts on “Pentsioak kobratzeko arazoak

  1. GRUPO 2: Alba Biritxinaga, Aitor Badia, Iñaki Gonzalez y Marta Vesga

    Hoy en día hay un gran problema con respecto a las pensiones. Esto se debe a que cada vez hay más jubilados y menos jóvenes por lo que cada vez las pensiones son más bajas. Además la situación económica que estamos atravesando no facilita las cosas. En consecuencia, para intentar solucionar esto el gobierno ha alargado la vida laboral de la gente con el objetivo de atrasar el momento en el que tengan que recibir las pensiones, que a su vez serán cada vez más bajas empeorando el nivel de vida.
    Pero como no se encuentre otra solución para resolver este tema cada vez nos tendremos que jubilar más tarde hasta llegar al punto en el que no tengamos tiempo para descansar y disfrutar de la vida.
    El mayor de los problemas es que a partir de los 60 años podemos tener problemas físicos importantes y cada vez nos es más difícil trabajar y cuanto más alarguen la edad de jubilación más tendremos que trabajar. Habrá casos en los que debido a problemas del cuerpo humano no podremos ejercitar nuestros trabajos y no podremos ganar dinero.

  2. Lotsagarria iruditzen zait, bizi osoa lanean aritu ondoren zahartzarora iritsi eta pentsioa kobratzeko aukerak geroz eta zailagoak eta murritzagoak izatea.

    Erretiroaren adinari dagokionez, 65 urte jubilatzeko adin egokia eta nahikoa dela iruditzen zait. Izan ere, eraikuntzaren alorreko lanbideak bezalako lanbideak 65 urterekin aritzeko lanbideak egokiak ez direlakoan nago, behin adin batera iritsita fisikoki 25 urterekin bezalako trebetasuna gutxik dutelako.

    Gainera, erretiro adina atzeratzean, gazteei lan aukerak murrizten zaizkie, lan postuen errotazioa ez delako hainbestekoa.

    Egia da geroz eta zahar gehiago eta gazte gutxiago daudela, bizimodua aldatzen ari delako, baita ere ekonomiko zailtasun gehiago dadudelako. Nire ustez, gobernuak duela urte batzuk bezala diru laguntzak emango balituzke jaiotako haur bakoitzeko, jendea ume gehiago edukitzen animatuko lirateke eta horrela gazte gehiago egongo lirateke.

    Arazo honi aurre egiteko hainbat aukera daude. Gobernuak aukera horiek aztertu beharko litu, espainiarren etorkizunarekin jolasean ibili ordez.

  3. Un gran problema de la sociedad que encontramos hoy en día es la pensión. Este problema es debido a que hay más jubilados que jóvenes y por ello no se puede cobrar la pensión completa y encima con la situación económica que estamos atravesando no beneficia para nada la situación.
    Por este motivo, la jubilación se a atrasado hasta los 67 años con la intención de retrasar la pensión y así no tener problemas a la hora de cobrar, pero con atrasar la jubilación nos enzarzamos en otro gran problema que es que la sociedad no esta dispuesta a trabajar hasta los 67 años, ya que es excesivo para una persona por su bien estar.
    En definitiva, el problema de las pensiones es algo que se debería de arreglar cuanto antes, ya que si no se solucionara tendríamos grandes problemas para avanzar como sociedad.

  4. Creemos que el tema de las pensiones es un tema un tanto delicado. Al final las pensiones son un derecho que se merece todo trabajador por todos sus años de esfuerzo.
    Los pensionistas de hoy en día no tienen la culpa de la grabe situación a la que nos han llevado los políticos, por lo tanto el que se toque el tema de las pensiones nos parece indignante.
    Además el retraso de la jubilación no resuelve para nada el problema, sino todo lo contrario ya que la gente trabaja durante mas años y esto hace complicar la entrada al mundo laboral de las personas jóvenes.
    Por lo tanto creemos que para resolver la situación económica se debería recortar por otros lados y dejar en paz a las personas mayores que bastante han aportado ya.

  5. GADE1: Xabier Legorburu, Iker Olaizola,Pablo Gallastegui,Mikel Usabiaga,Aitor Muguruza. on said:

    Gaur egun, pentsioak kobratzeko arazoa, arazo handia da, eta egoera okerrera doa. Egoera honen arrazoietako bat, gaur egun gero eta jende gutxiago jaiotzen ari dela eta jubilatu kopurua gero eta handiagoa dela. Aldaketarekin, pentsio osoa kobratzeko arazoak izango ditugu, eta gaur egungo egoera ekonomikoa ez du ezertan laguntzen. Krisiarengatik pentsioak gero eta baxuagoak dira eta kobratzeko aukerak gero eta eskasagoak. Jubilazioa 67 urterekin lortzea ondo iruditzen zait, bizitza esperantza gero eta handiagoa delako eta ezin dugu pentsioak lehenago kobratzen hasi bestela ekonomia okerrera joango delako hobetu baino.

    Etorkizunean jubilazio adina 70 urtetara igotzea normal irudituko litzaidake, bizitza esperantza igotzen jarraitzen badu.

    Arazoari aurre egiten hasteko ideia ona iruditzen zait.

  6. Erlaitz Galardi, Lorena Etxepare, Izaskun Parra eta Marina Juaristi on said:

    Lotsagarria iruditzen zaigu jubilatzeko garaia 67 urte baino gehiagokoa izatea, adin horretan ez duzulako gaztetan zenuen gaitasun berdina lan egiteko.

    Gobernuari interesatzen zaiona, pertsonek pentsio plan pribatuak kontratatzea da. Modu honetara, gobernuak eta bankuak mozkinak izateko aukera lortzen dute. Pertsonen bizi itxaropen handiagoa estimatzen dute eta ondorioz, jubilatuek diru gutxiago lortzen dute urtero eta hiltzen direnean soberan dagoen dirua bankuek hartzen dute.

  7. Gaur egun, geroz eta gazte gutxiago eta zahar gehiago daude orain dela 30 urte zeudenekin konparatuz. Honek pentsioak ordaintzeko arazoak ekartzen ditu.
    Pentsio osoa kobratu ahal izateko jubilatzear adina atzeratzea, arazo handiak ekar ditzazke, 65 urte baino gehiago dituen pertsona batek arazo ugari izan ditzazkelako lan egiteko eta nahiz eta urte askoz lan egin arren ezingo luke bere pentsio osoa kobratu.
    Ideia ona izango litzateke jubilazio adina atzeratzea bizitza esperantza handitzen bada, hau da, 65 urte baino gehiago dituen pertsona batek arazorik gabe lan egiteko gai bada.

  8. Lotsagarria iruditzen zaigu bizitza osoan zehar lanean ibili den pertsona batek, bere pentsioa arriskuan izatea, gobernu guztiek hartu dituzten erabaki okerrengatik.
    Egia da, gaur egun, piramide demografikoak adierazten diguela jubilatu gehiago daudela eta bizitzeko esperantza handiagoa dela, baina datu hauek gobernulariek kontuan hartu behar zituzten, pentsioak ezartzerako garaian.

  9. GADE 1 Oñati. Olatz Azkarate, Xabier Berasategi, Ane Iriondo, Mikel Martinez, Olatz Urrutia eta Olatz Zubimendi. on said:

    Ez dira batere normalak sufritzen ari garen krisi gogor honen ondorioak. Momentu gogorrak dira denontzako eta geroz eta gogorragoa bilakatzen ari da hartzen ari diren erabaki eta murriztapenen ondorioz.

    Jakina den moduan, pentsioak kobratzearen aukeren zailtasunak geroz eta gehiagora doaz eta hau arazo handia da guztiontzat.
    Jubilatzeko adina igotzen ari dA, lehen 65 zen eta orain 67ra igo, hau ez zaigu batere normala iruditzen. Izan ere, geroz eta zaharragoa den gizarte honetan, geroz eta ume gutxiago jaiotzen baitira eta geroz eta altuagoa baita gure bizi itxaropena, jubilatzeko epea geroz eta urrutiago daukagula ikusten dugu. Eta horrez gain, pentsioak jaitsi eta bizi guztian lan egindakoa ez da batere baloratzen.

    Horregatik guztiagatik, gobernuak lehenbailehen egoera hau aldatzeko irtenbideak aurkitu beharko lituzkela uste dugu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

WP-SpamFree by Pole Position Marketing