Ekonomia albisteak komentatzen (Ingurune Ekonomikoaren Analisia EAZG-2 Oñati)

Argi dago, krisi ekonomikoak estatuaren faktore eta egoera guztietan eragin duela. Hori dela eta, hainbat enpresa itxi behar izan dituzte (gehienak bost langile baino gutxiagoko enpresak), langile pilo bat langabezira bidaliz. Horrek dakarren ondorioetariko bat, gero eta gende gutxiago gizarte segurantzara afiliatuta dagoela da. Aldi berean, horrek dakar estatuak diru-sarrera askoz txikiagoak eta diru gutxiago izatea zerbitzu sozialetan inbertitseko. Horrez gain, inbertsio pribatua behera egiten du, enpresa gutxiago baitaude.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/rc/20130304/economia/afiliados-seguridad-social-caen-201303040956.html

Horreri gehitzen badiogu gobernuak egiten ari den errekortez beteriko politika, gero eta diru gutxiago dago heziketan, osasungintzan, pentsioetan eta I+D+I an.

Beraz, gure iritziz, gobernuak enpresak sortzeko baliabide gehiago eskaini eta laguntza gehiago eman beharko lituzke, hau bai da krisitik ateratzeko lehenengo pausua. Horren ondorioz, pertsona gehiago afiliatuko lirakete gizarte segurantzari. Gauza horrela jarraituz gero, alde guztietatik ikusita, beti galtzen ateratzen garenok herritarrak gara.

Markel Juaristi, Josu Portularrume, Akier Legarreta-Etxebarria, Asier Iturrieta eta Xabier Goyarzun

14 pensamientos en “Ekonomia albisteak komentatzen (Ingurune Ekonomikoaren Analisia EAZG-2 Oñati)

  1. Nire ikuspuntuaren arabera, heziketa sektorean murrizketak egitea ez da batere logikoa eta gure gizartearen egoera txarrera joan daiteke ez bada pentsatzeko era aldatzen. Heziketa nahitaezkoa da gizartea aurreratzeko eta garatzeko, hala ere, murrizketak frenatu egiten dute gizartea garatzeko aukera. Kontutan eduki behar ditugu, etorkizunean gure herrialdea eramango duten pertsonak, hau da, gai izango al dira lurraldea eramateko? Gobernatzeko?

    Heziketa sektorea gaur egun, gehien kezkatu behar gaituen sektore nagusiena dela esango nuke, azkenean, herrialdearen etorkizuna delako.

    Beste aldetik, kontutan eduki behar dugu eta kezkatu behar gara osasungintza sektorearen inguruan. Askok eta askok, ez dute aukera osasun publikoaren zerbitzuaz baliatzeko, bitartean beste batzuk iruzur egin dute diru pila bat bereganatuz. Beraz, honako hau gertatzea lotsagabea da, batzuen osasuna kaltetzen ari den bitartean, beste batzuek izugarrizko pribilegioez gozatzen dute.

    Gizarte honen berekoikeriak egoera txarrago batera eramaten ari gaitu, beraz, pentsatzeko joera aldatu beharko litzateke, herritar guztion ongia bilatuz.

  2. Joanesek aipatutako murrizketak ez dira azken aldiko gauza bat, nahiz eta orain dela gutxi (2012an zehar) izan dugun hauen berri. Honen jatorria 2010ean dago, Zapateroren bigarren legislatura une gorenean zegoenean, hainbat neurri hartu “behar” izan zituzten Estatuak zuen defizita murrizteko. Horretarako, herstura politika famatua (política de austeridad o política restrictiva) hartu zuten eredutzat, Gastu Publikoa gutxituz.

    Gastu Publikoaren murrizketa, era berean, hainbat ondorio kaltegarri ekarri zituen bata bestearen atzean; esaterako, 2011an ezarri ziren heziketa sektoreko murrizketak.

    Hemen duzue murrizketa hauen ondorioak azaltzen dituen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=BuN0T4GF8Gg

    Datu eta ondorio guzti hauek ezagutu ondoren hurrengo gogoeta hau egiten dut. 2010ean herstura politikak erabiltzea erabaki zutenean, heziketan eta ikerketan garatuta zeuden herrialdeen (Finlandia, Alemania …) metodologia jarraitzea erabaki izan balute, zer nolako egoera (sozial, ekonomiko eta politikoan) egongo ginateke gaur egun?

    Hausnartzen hasi baino lehen ondorengo hau gomendatzen dizuet:

    Eskola-porrota, heziketa murrizketak, gizarte hezkuntza, erreformak eta beste hainbat kontzeptu, era ezin hobe batean analizatzen ditu Jordi Evolek bere Salvados programako “Cuestión de educación” saioan.

    http://www.lasexta.com/videos/salvados/2013-febrero-3-2013020300007.html

    Akier Legarreta-Etxebarria, GADE 2, Oñati

  3. Naroa Bideburu, Ainhoa Sanz, Borja Diez, Garazi Perez de Arenaza eta Maialen Magunagoitia en dijo:

    Gure ustez, murrizketak egitea beharrezkoa da, baina ez osasunean eta hezkuntzan, gizartea garatzerako orduan derrigorrezkotzat jotzen baititugu. Beraz, murrizketak beste arlo batzuetan eman beharko lirateke, adibidez, politikoen soldatetan, amnistia fiskala eman zaienei, %10 bueltatu beharrean %100 bueltatzea,…

    Horrez gain, Akierrek esandakoarekin bat eginez, Europako beste hezkuntza eredu batzuk kontuan hartu beharko lirateke, ahal den neurrian gure ereduan aplikatuz. Izan ere, formakuntza izatea denon eskubidea baita.

    Beste alde batetik, pentsioak lehen ere baxuak ziren eta murrizketen ondorioz oso egoera txarrean geratu dira. Adinekoak, beraien bizitza guztian lanean aritu ostean, orain beraiek kotizatutako dirua jasotzeko eskubidea dute eta horrez gain oinarrizko gastuak estali behar dituzte bizi ahal izateko.

    Azkenik, I+G-an egin behar den inbertsioa beharrezkoa dela iruditzen zaigu, gaur egun berrikuntzari garrantzi handia ematen baitzaio. I+G-an inbertitu ezean, atzeraturik geratu zaitezke.

  4. Uxue Odriozola Madinabeitia, Olatz Inza, Ione Agirre, Unai Uribeetxebarria, Nerea Bikuña en dijo:

    Krisi garai honetan murrizketak egitea behar-beharrezkoa dela uste dugu denok, baina murrizketa horiek beti herritarroi eragiten digute. Krisia dela eta guztiok gure aldetik esfortzu berezi bat egin behar dugula esaten digute behin eta berriz, krisiaren errua gurea izango balitz bezala. Baina zergatik ordaindu behar du herritarrak berak sortu ez duen arazo batengatik?

    Murrizketak klase langilearen aurkako eraso bat direla esango nuke. Adibidez, hezkuntza arloan, matrikulak garestitu eta bekak gutxitu dira (besteak beste). Horrelako neurriekin, zer da gobernuak lortu nahi duena? Ikasteko aukera dirudun familia gutxi batzuen esku uztea? Izan ere, murrizketa horiek aplikatzen diren bitartean ezin dugu ahaztu herritar asko langabezian geratzen ari direla, diru-sarrerak geroz eta murritzagoak direla familientzat. Oso garbi dago geu garela azkenean sortu ez dugun arazo baten biktima bakarrak.

    Noski, goi mailako politikariei soldatak ez zaizkie murriztuko, ilegalki dirua irabazten jarraituko dute, ezer ordaindu gabe eta gainera guri, herritarroi, ahalegin bereziak egiteko eskatzen, haiek gu erasotzen jarraitzen duten bitartean (BEZaren igoera, osasunaren pribatizazioa, langileen eskubideen murrizketak…). Lotsagarria.

  5. Iñaki Ibabe, Aritz Hoyos, Gorka Larraña, Borja Sarasketa eta Danel Zubizarreta en dijo:

    Gure ustez murrizketa larregi egin dira krisi egoera honen aitzakiarekin. Murrizketa hauek kalte asko sortu dituzte sozietate honetan. Botere ekonomiko baxua dituzten biztanleek geroz eta botere gutxiago dute. Horregatik enpresa txikiak izan dira arazo gehien izan dituztenak baina gobernauk hauei lagundu beharrean, laguntza merezi ez duten enpresa eta bankuei ematen die laguntza. Honen arazo handiena da, enpresa gutxi batzuk diru larregi irabazten dutela eta beste enpresa gehienak oso egoera larrian daudela.
    Egoera hau onartezina da, gobernuak langileen eskubideak murrizten ditu eta bankuek gobernuaren laguntzak jasotzeaz gain, beraien bezeroei azken zentimoa kobratzen diete.

  6. Lehenik eta behin aipatu nahi genuke, gure ikaskideek esan bezala, gaur egun bizitzen ari garen egoera dela eta murrizketak ezinbestekoak direla pentsatzen dugula, baina ez gobernuak aukeratutako esparruetan (osasuna, hezkuntza…).

    Bestetik, gizarte segurantzari dagokionez, geroz eta jende gutxiago afiliatuta egoteak pertsona horiek urte gehiagoz lan egin behar izatea eragiten du, beraien jubilazioa atzeratuz. Gure ustetan, egoera horrek kalte egiten die gaur egungo gazteriari, ikasketa batzuk burutu ostean zailtasunak baitituzte lanean hasteko eta ez zaie beraien aukera ematen. Horren eraginez, lanean hasteko adina atzeratzen da eta baita uztekoa ere.

    Hortaz gure proposamena murrizketatan gutxiago zentratzea da eta guk aipaturiko arazo horri konponbide bat bilatzea.

  7. Gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko, sozial eta politikoa konplexua da.
    Egungo arazoa ez dator duela urte gutxi batzuetatik, baizik eta duela 10 bat urtetik. Izan ere, Zapateroren aurreko politikariek hainbat gauz oker egin dituzte. Esaterako, eraikuntzan diru gehiegi inbertituz.

    Egoera ekonomiko ezegonkor hau ia Europa osoan zabalduta dago, baina egoera politiko desengonkor eta engainosu hau Espainia bezalako estatu gutxitan dago.

    Ekonomiak ziklo ezberdinak dituenez, ziklo guztietatik igarotzea derrigorrezkoa da eta oraingoan krisi egoeran egote egokitu zaigu. Egoera kazkar honi krisi politikoa gehituz, egoera soziala okertzera darama.

    Nire aburuz, egoera hau hobetzeko politika alorrean desintoxikazio sakon bat egin beharko litzateke, gobernuburu berri bat izendatuz, etorkizunari begira aldaketa zentzudunagoak egin ditzan.

  8. Murrizketak egin behar direla, argo da, batez ere aurretik egindako akatsak eta gehiegizko gastuak konpontzeko, baina gure ustez murrizketak beste arlobatzuetan egin beharko lirateke. adibidez politiko gehiegi eta soldata handiegiekin daude. alemanian populazio askoz handiagoakin politiko gutxiago ditu. eredu hori hartuz gero, gastu publikoa murriztuko zen eta horrek diru hori bertze gauz batzuetan inbertitzea lagunduko zuen, osasuna eta hezkuntza izaten ahal diren bezala.

    bestetik murrizketak direla eta gero eta okupatu gutxiago daude horrek gizarte segurantzan afiliatu gutxiago egotea eta gobernuak diru sarrera gutxiago izateak ekartzen du. beraz gobernuari ere iteresatzen zaio okupatu gehiago egotea, horregatik pentsatzen dugu honek lagundu beharko zuela zerbitzu publikoetan enplegua handitzera eta gastuak beste alde batetik murriztea. horrela herritarei laguntzen baitie enpleguak sortzen.

  9. GADE 1. Xabier Legorburu, Aitor Muguruza, Iker Olaizola, Pablo Gallastegi eta Mikel Usabiaga en dijo:

    Argi dago gaur egungo egoera ekonomikoa ez dela bat ere ona. Ondasun guztien prezioak gora egin dute. Zerga asko igo dira, eta ez gaude ados igoera horiek osasunean eta heziketan izatea, behar beharrezko arloak direla uste dugulako.

    Iritzi hau idatzitako ikasleekin ados gaudela esan behar dugu, gobernuak enpresak sortzeko aukera gehiago eman beharko lituzke, krisitik ateratzeko aukera ona izan daitekeelako.

  10. Krisialdi hau gehien bat empresa txiki eta ertainetan eragina izan du, honek hainbat empresa ixtera beharturik. 2007ko Uztailetik, krisialdiaren hasiertik, Gizarte Segurantzak 3,3 milioi kide galdu ditu %17,15 a. Honek esan nahi duena da; estatuak lortzen duen diru sarrera handi bat murriztu dela.
    Gaur egun, argi dagoena da, murrizketak ezin bestekoak direla. Gustatu ala ez gustatu ezin bestekoak dira. Bestalde, estatuak ezarritako politika murriztatzaile honek herritarron errentak arriskuan jartzen ditu. Gure uztez, hezkuntzan eta osasunean eginiko murrizketak ez dira batere gomendagarriak, batez ere, oraingo gazteen langabezi maila dela eta.
    Gure ustez, murrizketak politikoetan egin beharko lirateke adibidez. Ez da normala Espainian hainbeste politiko egotea eta hoietako askok soldata ikaragarriak edukitzea. Politiko kantitatea murrizten eta beraien soldatak asko murrizten ere hasi beharko ginateke soluzioak bilatzen.

    Hemen link interesgarri bat:
    http://antoniocampscasasnovas.balearweb.net/post/111105

  11. Irune Velez de Mendizabal, Gorka Urtaran, Victor Ugarte, Mikel Vesga eta Iker Perez en dijo:

    Albistea irakurri ondoren argi gelditu zaigun gauza bat, eta hau guztiok dakigula uste dugu, gero eta langabetu gehiago daudela da. Antza denez, Azken urteotan euren lanpostua galdu zuten pertsona askok negozio propio bat ireki zuten autonomo moduan horrela bizi ahal izateko. Hori irteera on bat zirudien, baina pasaden urtean 48.000 autonomo gutxiago daudela ikusi dugu orain.
    Berrian ikusten denez, bizitzen ari garen garai honetan, denboraldi baterako langileak beharrezkoak direnean bakarrik sortzen dira lanpostuak. Hau da, udako oporrak hasten direnean, edo berrian azaltzen den bezala, beherapenak hasten direnean edo uzta jasotzeko garaia heltzen denean. Denborada horiek pasatzen direnean, langabe kopurua berriz hazten da eta horren ondorioz segurantza sozialaren kide kopurua gutxitzen da. Honek ongizatearen sisteman eragin negatiboa du, gero eta jende gutxiago kotizatzen badu, zerbitzu publiko guztientzat diru gutxiago egongo delako eta giza laguntzak eta pentsioak gutxituko direlako.
    Gure ustez, hau, gobernuak ez dituelako laguntza nahikorik ematen enpresa berri bat sortu nahi dutenei, ekintzaile deituriko horiei, gertatzen da. Egia esanda, gero eta traba gehiago jartzen ari direla dirudi, eta horrela, lanpostu berriak sortzeko aukerarik ez dira egongo.

  12. Murrizketak beharrezkoak direla argi ikusten dugu, baina argiago ikusten da murrizketak ez direla zuzenak, batez ere osasun eta hezkuntza arloetan.

    Gainera, enpresak sortzeko laguntza, eta beraz, lanpostuak sortzeko laguntza ez da existitzen. Denok nahi dugu kontratatuak izan, baina nork kontratatuko gaitu, lanpostuak ez baditu inork sortzen?

    Gobernuaren murrizketa politikaren erabateko aldakuntza ikusten dugu guk beharrekoa.

  13. Gure ustez ez da normala gobernuak hain diru gutxi inbertitzea hezkuntzan eta osasunean. Hezkuntza behar beharrezkoa da gazteak ikasketa batzuk izateko eta handitzean lana errazago lortzeko. Osasunari dagokionez, bertan dirua inbertitzea ezinbestekoa da, pertsonaren bizitza jokoan dagoelako.

    Hemen beste lekuetan ez bezala osasun publikoa existitzen da eta horrek pertsona guztiei aukera ematen dio ospitaletara joateko pobreen eta aberetsen arteko desberdintasuna narabian egon gabe.

    Gobernuak ekonomia aurrera atera nahi dutela aldarrikatzen dute, baina horretarako enpresa txikiei ez diete diru laguntzarik ematen ezta gazteei ere lanean hasteko. Horrela nola aterako gara krisi goera honetatik?

  14. Gaur egungo ekonomian murrizketak egitea beharrezkoa da. Baina ez zaizkigu normalak iruditzen egiten ari diren murrizketak. Ez da normala hezkuntzan eta osasunean murriztea eta beste arlo batzuetan murrizketarik ez egitea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

WP-SpamFree by Pole Position Marketing